Splatoon

Wii U-rako bideojoko bat da, 3. pertsonan jokatzen den shooter bat da. Balak erabilibeharrean tiroka egiten da kolorezko tintarekin. Guk erabiltzen dugun pertsonaia ez da gizaki bat, izaki antropomorfiko bat baizik txibia batean eraldatu daitekeena.

Bideojoko honen atal garrantzitsuena shooter guztiak bezala Online da, bideojoko honen Online-an 4 jolasteko modu daude:

Lurraldeko borroka: 8 jokalari jolasten dute, 4 pertsona talde bakoitzean. 5 minutu pasa eta gero lurralde gehien margotu duena irabazten du.

Area-margoketa: partida bakoitzean eremu batzuk daude margotzen dituzunean zure taldearen kontrolean geratzen direnak, denbora gehiago bere boterean edukitzen dituen taldea irabazten du.

Enlace permanente de imagen incrustada

Dorre: erdialdean dorre bat dago, jokalari bat ipintzen denean dorrearen gainean dorrea hasiko da mugitzen bere basera. Dorrea talde baten basera heltzen bada jokoa amaituko da eta taled horrek irabaziko du.

Urrezko arraina: pertsona bat hartu behar du arma indartsu bat deituta urrezko arraina, arma daukana etsaien basera eramaten badu bere taldea irabaziko du.

 

 

Rocket League

Urte honeko uztailaren 7an dendetara iritsi zena. Bideojoko hau konbinatzen ditu futbola eta automobilak, bakarrik  jolastu ahal da ordenagailuetan eta Play Station 4-rean. Futbolaren arau batzuk jarraitzen ditu, baina 11 jokalari talde bakoitzan egon beharrean daude automobil batzuk. Jokatu ahal da 1 vs 1, 2 vs 2, 3 vs 3 eta 4 vs 4. Talde batek baloia sartu behar du beste taldearen atean puntu bat lortzeko, 5 minutu pasa eta gero puntu gehiago daukan taldea irabazlea izango da. Automobilak erabili ahal ditu turbo bat errekargatzen dena zelaiaren leku batzuetan.

Infamous: Second Son

3. pertsonan dagoen abenturazko joku hau “Sucker Punch Productions” enpresak garatu, eta Sony argitaratu zuen 2014-ko Martxoaren 21-ean .

Argumentua:

Delsin Rowe (pertsonai nagusia), bioterrorista bat da (elementuak kontrolatu dezaketen pertsonak), eta bere anaia Regguirekin Seattle-ra joaten da, hango beste konduktoreak (bioterroristak) askatzera, D.U.P.-tik, D.U.P.-a denbora gutxian konkistatu zuen Seattle eta hango konduktore guztiak harrapatu eta atxilotu zituen, Delsin hara joan beharko du, konduktore guztiak askatzera eta garrantsitsuena Agustine (D.U.P-ren buruzagia) hiltzera, horretarako lagun berriak egingo ditu eta elementu guztiak kontrolatzen jakin beharko du.

Star Wars Battlefront

Hile batean baino gutxiagoan argitaratu zen joko hau arrakasta handia izan du denbora gutxian. Kritikarien arabera gaur egungo jokorik hoberenetarikoa dugu, battlefront-a. Hasieran Elektronic Arts (jokoa sortu duen enpresa) ideologia bat proposatu zuen: Star Wars sagaren pelikula guztiak elkartzea bideojoko bat eratzeko, honegatik jokoa, pelikulan agertzen diren 4 planetak ditu: Hoth, Endor, Sullust eta Tatooine.

Kopiatu den beste gauza bat  erabilitako makinak izan dira, errealismo gehiago gehitzeko jokoari, adibidez: “ala-X”, “TIE ehiza-hegazkina”, edo “El Halcón Milenario”-a, eta azkenik Star Wars-ren protagonistak sartu dira jokoan, hala nola: Darth Vader Boba Fett…

Joko honetan bi jolasteko modu daude: Lehenengoa gaur egun modu Kanpaña deitzen dena da, hemen, zu bakarrik Star Wars-en argumentua eta gerrak 1. pertsonan jokatu dezakezu (internetezko konexioa erabili behar gabe), gaur egun kanpaina koperatiboa izeneko azpimodua sortu da, zu zure lagunekin kanpainan jokatzeko aukera ematen dizuna, kanpainaren argumentua berdina den arren zure lagunekin pasatzea askos errazagoa eta dibertigarria bihurtuko da . Bigarrena “online” modua deitzen da, hemen lagunekin edo “online” moduan jokatzen dauden beste pertsona batzuekin joka dezakezu. Zehazki beste 40 pertsonekin.